ERROLDA |
Baja Herritarren Udal Erroldan, beste udalerri batera bizitzera joateagatik |
Zer da |
Arratzua-Ubarrundiako herritarren udal erroldan baja ematea, beste udalerriren batera bizitzera joateagatik. |
Nork eska dezake |
Interesdunak, edo bere legezko ordezkariak |
Ekarri beharreko dokumentazioa |
1. Herritar batek baja eman nahi badu Arratzua-Ubarrundia udalerrian, espainiar estatuko beste udalerri batera aldatu duelako bizilekua, • Ez da beharrezkoa Arratzua-Ubarrundian baja eskatzea. Alta eman nahi duen udalerrian horretarako eskaera soilik egin behar du (azken honekbidaliko dio baja Arratzua-Ubarrundiako Udalari, eta ofizioz izapidetuko du) 2.-Espainiar nazionalitatedun herritar bat atzerrira badoa, • Joaten den herrialdeko Espainiar Kontsulatuan eman beharko du izena (azken honek bidaliko dio baja Arratzua-Ubarrundiako Udalari, eta ofizioz izapidetuko du). Hala badagokio, idatziz eskatu ahal izango du baja Arratzua-Ubarrundiako Udalean, izen-ematea egiaztatzen duen dokumentua (alta emandako data adierazten duena) dagokion udalerrian edo Kontsulatuan aurkeztuta. 3.-Atzerriko nazionalitatea duen herritar bat atzerrira bizitzera joaten bada. • Arratzua-Ubarrundia udalerrian baja eman nahi bada, idatziz eskatu beharko da eskaera orokorra betez, eta nortasun-agiria aurkeztuz. |
Non eskatu behar da |
Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez. Fax bidez: 945 299602 E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 |
Zenbat balio du |
Dohainik |
Prozeduraren epea |
Epea: unean bertan
|
Ezarri beharreko araudia |
Tokiko Erakundeen Lurralde-populazio eta mugaketaren gaineko 1690/1986 Errege Dekretuko 53 artikulua eta hurrengoak (190 zk.dun BOE, 1986ko abuztuaren 14koa) Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (80 zk.dun BOE, 1985eko apirilaren 3koa), 15 artikulua eta hurrengoak |
Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Baldintza guztiak betetzen badira, datuak sartu herritarren erroldaren aplikazio informatikoan, eta eskaera erregistratu. 2. Idazkaritzak sinatu 3. EINean jakinarazi |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Atzerriko nazionalitatea duen herritar bat atzerrira badoa bizitzera, Alkatetzaren Dekretu bidez onartu beharra dago. 2. Artxibatu |
Nork onartu behar du |
Alkatetzak |
Izapidetzeaz arduratzen den Udal Zerbitzua |
Herritarren arreta |
Oharrak |
Erroldan ofizioz baja ematea, salaketa baten (hirugarren pertsona baten informazio baten) ondorioz gertatzen da normalean, ondorengo prozeduraren bidez: ikusi “Hirugarrenen baja eskaera herritarren erroldan, erroldan izena behar bezala ez emateagatik”. |