DIRU-LAGUNTZAK |
|
Zer da? |
Diru-laguntza ekonomikoa, Arratzua-Ubarrundian erroldatutako 27 urtetik beherako ikasleei zuzendua. Eskatzaileek urtebetez egon behar dute, gutxienez, erroldatuta, eta Derrigorrezko Hezkuntzatik gorako ikasketak egin behar dituzte, edozein hezkuntza-zentro ofizialetan, bai publikoetan bai pribatuetan. |
Nork eska dezake? |
Interesdunak eta bere ordezkariak. Adingabeen kasuan, gurasoak edo legezko tutoreak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
• Eskola-garraiorako diru-laguntza eskaera behar bezala beteta. • Eskatzaileak ikasketak egingo dituen hezkuntza-zentroko matrikularen kopia. • Klaseen ordutegia, Arabatik kanporako ikasketetan kenduta. • Diru-sarrera egin beharreko kontu zenbakia, diru-laguntza jasotzen den kasuan (24 digitu, IBAN barne) |
Non eska daiteke? |
Aurrez aurre: Udaletxean. Uribea kalea 12, Durana. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez. Fax bidez: 945 29 96 02 E-postaz: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net Informzio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 |
Zenbat balio du? |
Doakoa |
Prozeduraren epea |
Eskaerak, oinarriak ALHAOn argitaratzen den egunetik hasi eta 30 egun naturaleko epean aurkeztu behar dira. Prozedurak gehienez ere sei hilabete iraungo du, deialdia iragartzen denetik. |
Ezarri beharreko araudia |
Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 25. Artikulua, Tokiko Erregimenaren Oinarriak arautzen dituena. Azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorra, diru-laguntzei buruzkoa. 2005eko azaroaren 17ko Ordenantza Arautzailea (2003/02/13ko 18 zk.dun ALHAO) Eskola-garraiorako diru-laguntzen oinarrien deialdia. |
Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Aurkeztutako dokumentazioa jaso, egiaztatu, eta ondo beteta badago, erregistratu, eta eskatzaileari eskaeraren kopia entregatu. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Batzorde Informatiboaren balorazioa. 2. Osoko bilkuraren ebazpena. 3. Interesdunari jakinarazi. Webgunean eta Iragarki Taulan iragarri. |
Nork onartzen du? |
Osoko bilkurak |
Tramitazioaren ardura duen Udal Saila |
Idazkaritza-kontuhartzailetza |
Oharrak |
ü Herritarrei eskaeraren prozesua errazteko, ekarri beharreko dokumentazioaren fotokopiak dohainik egin ahal izango dira udal bulegoetan. ü Diru-laguntzaren zenbatekoak inoiz ezingo du laguntzen den kontzeptuaren kostua gainditu. ü Zenbatekoa kalkulatzeko, honako tarteak daude ezarrita: Ikastetxerako garraioa, goizez edo arratsaldez: 90 € Ikastetxerako garraioa goizez eta arratsaldez: 170 € Arabatik kanporako ikastetxe baterako garraioa: 600€ ü Diru-laguntzak itzuliko dira, onuradunak bere ikasketak uzten baditu eskaera egin den ikasturtean. Horretarako, udalak eskubidea du ikuskaritza egiteko. |