ENPLEGUA |
Zuiako Kuadrillaren lan poltsan izena emateko eskaera |
Zer da? |
Zuiako Kuadrillaren lan poltsan izena ematea |
Nork eska dezake? |
Arratzua-Ubarrundian erroldatutako edonork, edo bere legezko ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
· Izen emate orria (Zuiako Kuadrillan jaso daiteke) · Curriculum Vitae · NANaren fotokopia · LANBIDEko txartelaren fotokopia (Eskatzailea langabezian badago). · Jaso duen maila goreneko formazio-tituluaren fotokopia. |
Non eskatu behar da? |
Aurrez aurre: Zuiako Kuadrillan (Enplegu saila). Udaletxe plaza 1, 2 ezk. Murgia Tel.: 945 43 01 67, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara. Udaletxean: Uribea kalea 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara. Posta bidez: postetxeetan, posta arruntaren bidez. E-posta:economia@cuadrillazuia.com Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 (Udala)/ 945 43 01 67 (Zuiako Kuadrilla) |
Zenbat balio du? |
Doakoa |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: Zuiako Kuadrillako bulegoetan entregatzen bada, berehalakoa Udaletxean entregatzen bada: 15 egun Legezko epea: 3 hilabete Isiltasun administratiboa: negatiboa |
Ezarri beharreko araudia |
Herri administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 legea (1992-11-27ko 285 zk.dun BOE; 1992-12—28ko 311 zk.dun BOE; 1993-1-27ko 23 zk.dun BOE) |
Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu. 2. Interesdunari eskaeraren kopia edo jaso izanaren ziurtagiria entregatu, erregistro zenbakiarekin. 3. Zuiako Kuadrillako Enplegu Sailera eskaera bidali. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Eskatzailea lan poltsan sartu. 2. Lan eskaintzaren bat jasoz gero, eskaintzaileari lan poltsan daudenen kontaktua eman. 3. Profilak identifikatu. 4. Langabezian edo lana hobetzeko egoeran dauden pertsonekin harremanetan jarri, eskatutako profila betetzen badute. 5. Eskaintza egiten duenari hautagai posibleen zerrenda pasa, honako datuekin: izena, abizenak eta telefonoa. 6. Kontratazioen eta intzidentzien jarraipena egin. |
Nork onartzen du? |
- |
Izapideen ardura duen udaleko saila |
Zuiako Kuadrilla – Enplegu Saila |
Oharrak |
Lan poltsa hau datu base bat da, eta bertan sartzen dira Zuiako Kuadrillan lan bila dabiltzan pertsonak. Lana eskaintzen duten pertsonen eta enpresen esku jarriko da datu basea. |