GIZARTE ZERBITZUAK |
|
Zer da? |
Bono-sistema bidezko garraiorako programa, Arratzua-Ubarrundian erroldatutako 12 urtetik gorakoentzat, gutxienez %33ko desgaitasuna ziurtatuta badute eta mugikortasun-mailaren arabera gutxienez 7 puntu badituzte. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin lankidetzan abiatutako programa.
|
Nork eska dezake? |
Interesdunak, edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
• Eskaera behar bezala beteta. • Baimena, beharrezkoa bada. • Eskatzailearen NANaren, pasaportearen edo erresidentzia-baimenaren kopia. • Desgaitasunaren ziurtagiria. |
Non eskatu behar da? |
Aldez aurreko hitzordua: Astelehen eta ostegunetan, 8:00etatik 15:00etara: 945 45 50 11 Asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara: 945 43 04 60
Aurrez aurre: Oinarrizko gizarte zerbitzua (Landa plaza, 1- 01520 Durana, astelehenetan 12: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 9:00etatik 11:00etara): 945 29 90 63
|
Zenbat balio du? |
Doakoa |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea - Hilabete bat Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin hitzarmena sinatzen denetik, sinatu aurretik jasotako eskaeretan. - Hilabete bat eskaera jasotzen denetik, aipatutako hitzarmena sinatu ondoren jasotako eskaeretan. - |
Ezarri beharreko araudia |
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen eta Arratzua-Ubarrundiako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, honako programa garatzeko helburua duena: Bonotaxiaren bidez, mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonei garraiobide alternatibo bat ematea. |
Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Eskaera jaso, egiaztatu, eta, zuzen badago, erregistratu, eskatzailearen datuekin. 2. Eskaeraren kopia zigilatua eskatzaileari eman, ziurtagiri gisa. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak dagokion txosten teknikoa egin. 2. Alkatetzaren dekretua. 3. Interesdunari jakinarazi. |
Nork onartzen du? |
Alkatetzak |
Izapideen ardura duen udaleko saila |
Oinarrizko gizarte zerbitzua (Zuiako Kuadrilla) |
Oharrak |
- Bonotaxiaren eskaeraren kasuan, Udalaren eskuduntza diren ziurtagiriak barne-mailan kudeatuko dira, aldez aurretik eskatzaileak Gizarte Langileari udalean eskatzeko baimena eman ondoren. - Bono hauen zenbatekoa eskatzailearen mugikortasun mailaren araberakoa da: § 1. maila: 880,00 euro § 2. maila: 616,00 euro |