GIZARTE ZERBITZUAK |
|
Zer da? |
Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela, horretarako seinalatutako lekuetan aparkatzeko balio duena (gutxienez %33ko desgaitasuna eta 7 puntuko mugikortasun-maila egiaztatu behar dira). |
Nork eska dezake? |
Interesdunak edo bere ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
• Eskaera behar bezala beteta. • Baimena, beharrezkoa bada. • Eskatzailearen NANaren, pasaportearen edo erresidentzia-baimenaren kopia. • Desgaitasunaren ziurtagiria. • Txartelerako bi argazki (ebazpena aldekoa denean bakarrik) |
Non eskatu behar da? |
Aldez aurreko hitzordua: Astelehen eta ostegunetan, 8:00etatik 15:00etara: 945 45 50 11 Asteazken eta ostiraletan, 8:00etatik 15:00etara: 945 43 04 60
Aurrez aurre: Oinarrizko gizarte zerbitzua (Landa plaza, 1- 01520 Durana, astelehenetan 12: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 9:00etatik 11:00etara): 945 29 90 63
|
Zenbat balio du? |
Doakoa |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: 15 egun baliodun |
Ezarri beharreko araudia |
13/1982 legea, apirilaren 7koa, Minusbaliatuen Gizarteratzeari buruzkoa. |
Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Eskaera jaso, egiaztatu, eta, zuzen badago, erregistratu, eskatzailearen datuekin. 2. Eskaeraren kopia zigilatua eskatzaileari eman, ziurtagiri gisa. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Eskaera bidali Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera 2. Foru Ziurtagiria jaso ondoren, dagokion proposamen teknikoa egin. 3. Alkatetzaren Dekretua. 4. Interesdunari jakinarazi. |
Nork onartzen du? |
Alkatetzak |
Izapideen ardura duen udaleko saila |
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua (Zuiako Kuadrilla) |
Oharrak |
- Aparkatzeko txartela tramitatzeko behar diren ziurtagiriak, udalaren eskuduntzakoak direnak, barne-mailan kudeatuko dira, aldez aurretik eskatzaileak Gizarte Langileari horretarako baimena eman ondoren. - Argazkiak txartela entregatzerakoan eskatuko dira. - Txartelak 5 urtean behin berritu beharko dira. |