GIZARTE ZERBITZUAK |
Desgaitasuna baloratzeko eskaera |
Zer da? |
Balorazio honetan eskatzaileak aurkeztutako desgaitasunak jasotzen dira, eta, hala badagokio, osagarriak diren faktore sozialak ere bai, bere familia-ingurunearekin eta lan-egoerarekin, hezkuntza eta kultura baldintzekin lotura dutenak, eta bere gizarteratzea zailtzen dutenak.
Aitorpena edo berrikuspena eska daitezke.
|
Nork eska dezake? |
Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten pertsonak, Arratzua-Ubarrundian erroldatuta daudenak, espainiar nazionalitatea duenak edo Egoiliar-txartela indarrean dutenak (komunitarioak ez diren atzerritarrentzat), edo pasaportea indarrean dutenak, Batasuneko Hiritar-erregistroko Ziurtagiriarekin (komunitarioak ez diren atzerritarrentzat).
|
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
- Eskaera, ereduaren arabera (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskura daiteke). - Interesdunaren Nortasun Agiria. - Ezgaitasunaren kasuan, ezgaitasuna duen pertsonaren lekuan eskaera aurkezten duen pertsonak daukan ordezkaritza legala egiaztatzen duen dokumentazioa. - Medikuaren txostenak eta/edo txosten psikologikoak. - Adingabeen kasuan: · Familia liburua · Banaketa: Zaintza arautzen duen hitzarmena. · Familia-harrera: arautzen duen adiministrazio-ebazpena edo ebazpen judiziala. - Errolda agiria (Edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari emandako baimena, eska dezan) |
Non eska daiteke? |
Aldez aurreko hitzordua: Astelehenetan eta ostegunetan: 8:00etatik 15:00etara: 945 45 50 11 Asteazkenetan eta ostiraletan: 8:00etatik 15:00etara: 945 43 04 60
Aurrez aurre: Oinarrizko gizarte zerbitzua (Landa plaza, 1- 01520 Durana, astelehenetan 12: 00etatik 14:00etara eta asteazkenetan 9:00etatik 11:00etara): 945 29 90 63
|
Zenbat balio du? |
Doakoa |
Prozeduraren epea |
- Gehienezko epea: hiru hilabete. - Isiltasun administratiboa: negatiboa. |
Ezarri beharreko araudia |
- Diputatuen Kontseiluaren uztailaren 23ko 24/2013 Foru Dekretua, honakoak arautzen dituena: mendekotasun egoera aitortzeko prozedura, ezgaitasuna eta garapenean desorekak jasaten direla edo jasateko arriskua dagoela kalifikatzeko modua, egoera horietan Arabako Zerbitzu Sozialetako zerbitzuetarako eta laguntza ekonomikoetarako sarbiderako eskubidea eta prozedura.
|
Eskaera aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1.Eskaera jaso, 2. Baloraziorako hitzordua jakinarazi 3. Gizarte Ongizaterako Foru Erakundera bidali. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Kasuaren balorazioa. 2. Eskaeraren ebazpena, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak. |
Nork onartzen du? |
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea ( Arabako Foru Aldundia) |
Tramitazioaren ardura duen Udal Saila |
Oinarrizko gizarte zerbitzua |
Oharrak |
Kontsultatu Arabako Foru Aldundiaren webgunea
Eskaera jasotzen duen pertsonak ez du eskaera hori baloratuko. |