KATASTROA |
|
Zer da? |
Katastro eta Balorazio Zerbitzuaren datu basean jasota daduen babestu gabeko katastroaren datuak bilatu eta aztertzea (katastroaren kartografia barne). Datu babestuk honakoak dira: izena, abizenak, izen soziala, eta Higiezinen Katastroan titular gisa izena emanda agertzen direnen identifikazio-kodea eta helbidea. Baita lurzoruaren eta, hala badagokio, eraikinen balio katastrala ere. |
Nork eska dezake? |
Edozein herritarrek. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
|
Non eskatu behar da? |
Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Posta bidez: Postetxean, posta arruntaren bidez. Fax bidez: 945 299602 E-posta: aarrazua.mvictoria@ayto.alava.net Informaziogehiagorako, deitu: 945 29 95 16
|
Zenbat balio du? |
Doakoa |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: unean bertan. |
Ezarri beharreko araudia |
- Uztailaren 19ko 42/1989 Foru Araua, Ondasun Higiezinen Zergari buruzkoa. - Abenduaren 22ko 1080/1992 Foru Dekretua, hiriko ondasun higiezinen balio katastralak ezartzeko, berrikusteko, moldatzeko eta eguneratzeko baldintzak zehazten dituena (1992ko abenduaren 30eko eta 1993ko urtarrilaren 20ko ALHAO). - Urtarrilaren 12ko 1/1993 Foru Dekretua, higiezinen kastrastoaren babesaren Prozedurari buruzkoa (1993/2/5eko ALHAO). - Urtarrilaren 18ko 2/1994 Foru Dekretua, martxoaren 1eko 21/1994 Foru Dekretuak osatua, lurzoruaren eta eraikuntzen balioen balorazioaren arau teknikoak eta kuadro-markoa onartzen dituena. - Otsailaren 5eko 7/2008 Foru Dekretua, Higiezinen Katastroan eraikuntza berrien alta arautzen duten arauak aldatzen dituena, Ondasun Higiezinen Zergaren arabera (2008/02/13ko ALHAO). |
Eskabidea aurkeztu ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Aurkeztu beharreko dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eta, zuzen badago, eskabidea erregistratu. 2. Sistema informatikoaren bidez datuak jaso. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Herritarren arretarako zerbitzuak jasotako datuak eskatzaileari bidali. 2. Artxibatu. |
Nork onartzen du? |
- |
Izapideen ardura duen udal saila |
Herritarren arreta. |
Oharrak |
|