KULTURA ETA KIROLA |
Udako/neguko udalekuetan izena emateko eskaera |
Zer da? |
Udako edo neguko udalekuetan izena emateko eskaera. |
Nork eska dezake? |
3 eta 12 urte arteko adingabeen gurasoak, tutoreak edo beraien ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko dokumentazioa |
· Udalekuetan izena emateko eskaera osatua eta sinatua. · Ordainagiria
|
Non eskatu behar da? |
Aurrez aurre: Udaletxean: Uribea kalea, 12, Durana. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00-14:00. Sologana Gizarte Etxean, ondorengo ordutegian: Astelehenak: 8:00-12:00 eta 17:00-21:00 Astearteak: 8:00-14:00 eta 17:00-20:30 Asteazkenak: 8:00-14:00 eta 17:00-21:00 Ostegunak: 8:00-15:30 eta 17:00-21:00 Ostiralak: 8:00-13:00 eta 17:00-21:00 Larunbatak: 11:00-13:00 eta 17:00-21:00 Postaz: Postetxeetan, posta arruntaren bidez. Email-a: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. Informazio gehiagorako, deitu: 945 29 95 16 (Udala)/ 945 29 90 23 (Sologana Gizarte Etxea) |
Zenbat balio du? |
Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen ordenantzaren arabera. |
Prozeduraren epea |
Aurreikusitako epea: 15 egun Legezko epea: ez dagokio. |
Ezarri beharreko araudia |
Prezio publikoak, zerbitzu publikoak ematea eta jarduerak egitea arautzen duen ordenantza. (2012/11/26ko 36 zk.dun ALHAO) Sologana Gizarte Etxearen Araudi Orokorra |
Eskaeraren ondoren jarraitu beharreko prozedura |
1. Eskabidea jaso eta egiaztatu. 2. Kultura eta kirol sailera eskabidea bidali. |
Ondorengo izapideen laburpena |
1. Eskabideak aztertu, eta bertan ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten egiaztatu. 2. Interesdunei udalekuetan parte hartuko duten edo ez zuzenean jakinarazi. 3. Eskaera gehiegi badaude, zozketa egingo da zorroztasun osoz, eta eskaerak zenbatuko dira, hutsik dauden plazak betetzen zozketatutako zerrendarekin jarraitzeko. |
Nork onartzen du? |
- |
Izapideen ardura duen udaleko saila |
Kultura eta kirola |
Oharrak |
ü Ordainketa modua: banku transferentzia (Kutxabank zk. ES15-2095 3112 25 1095221239) ü Ondoren, ordainagiria entregatu beharra dago.
|