Uribarri-Ganboako urtegiaren inguruan aisialdi eta atsedenerako hainbat ekipamendu eta zerbitzu daude; horien artean, udalerrian dauden bi klub nautikoak:
- Vitoria klub nautikoa (Uribarri-Ganboa) 945 29 99 08
- Aldaieta klub nautikoa (Langara-Ganboa) 945 29 99 60
Biak dira pribatuak, baina bertako jatetxeak publikoari irekita daude, bazkide izan edo ez izan:
- Vitoria Klub nautikoko jatetxea (Uribarri Ganboa) 945 29 99 08
- Aldaieta Klub nautikoko jatetxea (Langara-Ganboa) 945 29 99 02
Jarduerak
Uribarri Ganboan Vitoria Klub nautikoaren kirolgunea daukagu. Bertan era guztietako ur-jarduerak egiten dira, eta uretako eskian eta belan kirolari garrantzitsuak atera dira bertatik (sari nazional eta internazionalak ere jaso dituzte):
- Optimist ikastaroak
- Bela arina
- Windsurf ikastaroak
- Uretako eskia
- Wake board
- Uretako kanpusak
Klub nautikoak urtero antolatzen du, uztailaren 15ean, Karmengo Ama birjinaren, marinelen patroiaren, omenezko prozesio bat. Lorez apaintzen dituzte ontziak, eta patroiaren ohoretan, errespontsua egiten dute uretan.
Informazio gehiago: www.cnvitoria.com