Arratzua-Ubarrundia udalerria hainbat udalerri batuta sortu zen (Arratzua, Ubarrundia eta Ganboa udalerriaren zati bat), eta hainbat aldaketa jasan ditu historian zehar, gaur egungo lurralde-eremua osatu arte.
Gaur egun, ondorengo udalez peko erakundeek (kontzejuek) osatzen dute: Arroiabe, Arzubiaga, Betolaza, Durana, Landa, Luku, Mendibil, Ullibarri-Ganboa, Ziriano, Zurbano. Era berean, gure udalerriko herriak dira Langara Ganboa eta Aniako barrendegia.
Kontzeju horietako bakoitzak Errejidore edo Presidente bat du, eta Administrazio Batzorde bat (bokalez osatua).
Kargu horiek, ondorengo arauaren bidez hautatzen dira: Arabako Lurralde Historikoko Kontzejuetako Errejidoreak eta Bokalak Aukeratzeko 30/1984 Foru Araua.
Pribatutasun politika | Lege-oharra
© 2015 Arratzua-Ubarrundia.com * Arratzua-Ubarrundiako Udala
Uribea kalea, 12 * 01520 Durana (Araba) Tel: 945 29 95 16 - Faxa 945 29 96 02