Gabonak gertu daude, eta zer hobeto ospatzeko postal batekin zoriontzea baino?

Hori dela eta, Gabonetako postalen I. lehiaketa antolatu du Udalak

Arratzua-Ubarrundian erroldatuta dauden guztiek har dezakete parte.

Hiru kategoria ezarri dira:

- 5-11 urte

- 12-17 urte

- 18 urtetik gorakoak

DIN-A4 formatuko obrak gehienez gutunazal batean aurkeztuko dira. (Ez sartu izena edo sinadura postalean). Gutun-azal itxian sartuko dira parte hartzailearen datuak: izen-deiturak, jaioteguna, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Aurkezteko epea: abenduaren 14a, udaletxean

Sariak: kategoria bakoiztzeko sari bakarra: Elkar megadendako 50 €ko opari txartela

Ikusi oinarriak HEMEN