JARDUERA FISIKOA ETA BIZITZA OSASUNGARRIA SUSPERTZEKO PRGRAMA

Zer da?

DOAKO zerbitzua da, herritarren artean bizimodu osasuntsu eta aktiboa sustatzeko jarduera fisikorako aholkularitza eta orientazioa eskainiko dituena.

 

Norentzat?

Arratzua-Ubarrundian erroldatutako persona guztientzat ( umeak, gazteak, helduak, nagusiak,...)

Zertarako?

- Pertsonen osasuna zaintzeko

- Pertsona aktibo gehiago lortzeko

- Jarduera fisikoaren praktika bultzatzeko

Nola funtzionatzen du?

Hitzordu bat hartu behar da eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako aditu batek, gure kasuan Jerai López, egin beharreko ariketa fisikoa aholkatuko du norbanakoen egoera fisikoa, beharrizan eta lehentasunak kontuan izanda. Berdin du adinak, sexuak eta ohiturak. GAinera taldeko saioak egongo dira.

Orientatzailea:

Jerai López

 

Hitzordua eskatu:

 - Zure Osasun Zentrotik: Galdetu zure medikuari

- Telefonoz: Deitu teléfono honetara 945 56 79 29

- Emailez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia:

Asteazkenetan 11:30etatik 13:30era

Kokapena:

Osasun Zentroan(ondoko lokala). 1.solairua

Taldeko saioak:

Bakarkako hitzorduez gain, jarduera fisikoko taldeko saioak ere egonog dira. Bertan, indarra, oreka, erresistentzia eta malgutasuna landuko dira hobeto sentitzeko.